Vanessa Pinar eta Luken Arano sailkatu dira Madrilen jokatuko duten Catan mahai-joko txapelketaren finalerako

Barren.eus 2022ko mai. 24a, 11:20

Mahai-jokoetan jolastu eta lehiatzeko aukera izan zuten zapatuan Mendaron.

Mahai-jokoen jardunaldia antolatu zuen Eibarko Odisea Elkarteak zapatuan Mendaron, Udalaren eta Devir argitaletxearen babesarekin eta Uztargi eta Arno Guraso Elkartearen laguntzarekin. Askotariko jolasak ekarri zituzten Odiseakoek eta haietan jolasteko aukera izan zuten hurbildu zirenek, elkartekideek lagunduta.

2022 05 21 odisea mahai jokoak mendaro

Jardunaldi horren barruan, baina, Catan mahai-jokoan lehiatzeko aukera ere izan zen. Aurrez iragarria zuten bezala, 10 urtez gorako hogei lagunek eman zezaketen gehienez izena txapelketarako eta hemezortzi aurkeztu ziren guztira. 10:30ean hasi eta 15:00ak aldera arte luzatu zen txapelketa, eta parte hartu zutenetako bi lagun Madrilen jokatuko duten finalerako sailkatu dira: Vanessa Pinar (Castro Urdiales, Cantabria) eta Luken Arano (Ermua, Bizkaia). Txapelketa Devir argitaletxeak antolatu du eta sailkatu direnek gastu guztiak ordainduta izango dituzte Madrilera joateko. Sailkatu direnek joan ezin balute, zapatuan hirugarren eta laugarren sailkatu zirenak joango dira haien lekuan: Lucia Arano (Ermua, Bizkaia) eta Angel Gago (Mendaro, 2011).

Antolatzailek balorazio oso positiboa egin zuten zapatuak Mendaron eman zuenaz. "Mendaroarrek harrera beroa egin ziguten eta zoriondu ere bai ekimena zein torneoa nola antolatu genuen gustatu baizitzaien. Espero dugu antzerako ekimen gehiago antolatzea aurrerantzean Mendaron, aisialdirako modu hau gehiago ezagutu dezaken eta elkarrekin gozatzeko aukera izan dezaken", esan dute Odiseakoek.

2022 05 21 catan finalistak mendaro odisea

2022 05 21 odisea mahai jokoak mendaro barren orok frontoian

2022 05 21 odisea mahai jokoak mendaro catan 1 BARREN1

2022 05 21 odisea mahai jokoak mendaro catan jokoan BARREN

2022 05 21 odisea mahai jokoak mendaro catan2

2022 05 21 odisea mahai jokoak mendaro catan

2022 05 21 odisea mahai jokoak mendaro frontoian BARREN

2022 05 21 odisea mahai jokoak mendaro 1

2022 05 21 odisea mahai jokoak mendaro 2