Erromeria egingo dute barikuan Azkueko berdegunean

Barren.eus 2022ko mai. 18a, 09:02

Atxutxiamaikak, Udal Ludotekak eta Musika Eskolak Erromeria Familian izeneko ekimena antolatu dute bariku arratsalderako, Udalarekin elkarlanean.

16:45ean batuko dira Maalako parkean, eta kalejiran joango dira elkarrekin, Azkueraino. 17:30ean hasiko da erromeria eta 18:30ean umeentzako tailerrak eta jolasak egingo dituzte. Besteak beste, instrumentuak egiten irakatsiko diete gaztetxoei eta aurpegia margotzeko tailerra ere egongo da. Euria egiten badu, Maalako parkean egingo dute guztia.

Parte hartzeko ez da izena eman behar, eta doako ekintza da.

2022 05 13 erromeria familian