Astelehenean zabalduko dute Elgoibarren udako aisialdi eskaintzan izena emateko epea

Barren.eus 2022ko api. 22a, 10:05

Atxutxiamaikak eta Udal Ludotekak udaldirako aisia eskaintza prestatu dute Udalaren laguntzaz, eta datorren astelehenean, apirilaren 25ean, zabalduko dute izena emateko epea. HH2tik LH6ra arteko umeentzako egitaraua prestatu dute. Interesatuek maiatzaren 13ra arteko epea izango dute izena emateko. 

 Atxutxiamaikak eta Udal Ludotekak udaldirako aisia eskaintza prestatu dute Udalaren laguntzaz, eta apirilaren 25etik maiatzaren 13ra arte egongo da izena emateko aukera. HH2tik LH6ra arteko umeentzako eskaintza izango da, eta besteak beste, goiz pasak, egun osoko irteerak, egonaldiak eta beste hainbat ekintza izango dituzte umeek aukeran. HH5etik LH6ra arteko eskaintza elkarlanean antolatu dute, eta HH2tik HH4rako eskaintza Atxutxiamaikak antolatu du, Idalarekin lankidetzan.

Ekainaren 27tik uztailaren 22ra izango da aurtengo udaldia, 9:30etik 13:00etara, eta bi txanda egongo dira aukeran: lehenengoa ekainaren 27tik uztailaren 8ra, eta bigarrena uztailaren 11tik 22ra. (Informazio guztia kartelean aurkituko duzue). 

2022 04 22 udaldia kartela

Eskaintza hori osatzeko, Txoko Osagarriak eskainiko ditu Elgoibarko Izarrak ekainaren 20ko eta uztailaren 25eko astean. Horrez gain, Goiz Txoko zaintza zerbitzua ere egongo da aukeran udaldi osoan zehar, 8:00etatik 9:30era. (Prezioei buruzko informazioa kartelean ikus daiteke).

2022 04 22 atxutxi zerbitzuak

Izena emateko Elgoibarko Izarra elkartearen webgunean sartu daiteke, edo bestela, Elgoibarko Izarraren bulegora edo Ludotekara jo daiteke. Informazio gehiagorako: Elgoibarko Izarra (943 741746) / Ludoteka (943 748 883 edo 656 740 793).


Udalak dirulaguntzak eskainiko ditu eta eskaerak maiatzaren 16tik 27ra egin beharko dira Elgoibarko Udalaren webgunean edo H.A.Z-en (Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuan).

Honakoak dira laguntzak:
• DBE eta GLL laguntza jasotzen duten familiek kuotaren %70eko dirulaguntza jaso dezakete.
• Familia ugariek eta guraso bakarreko familiek, seme-alaba bakoitzeko kuotaren %30eko dirulaguntza jaso dezakete.
• Bigarren seme-alaben izen ematea egiten dutenek, bigarren honen kuotaren %30eko dirulaguntza jaso dezakete.


Informazio gehiago udaletxean bertan jaso ahal izango da 943 74 10 50 telefonoan edota gazteria@elgoibar.eus helbidera idatzita.