Udaldiko aisia eskaintzan izena emateko epea apirilaren 25ean zabalduko dute

Barren.eus 2022ko api. 7a, 15:58

Atxutxiamaika eta Udal Ludoteka udaldiko aisia eskaintza antolatzeko lanean ari dira dagoeneko. Aste honetan bertan egin dituzte umeekin bilerak euren gustuko eskaintza prestatzeko, eta bilera horiek eman dutena aztertu ondoren zabalduko dute udaldiko eskaintzan izena emateko epea.

Interesatuek apirilaren 25etik maiatzaren 13ra izango dute izena emateko aukera. Udaldiko eskaintza ekainaren 27tik uztailaren 22ra izango da, HH2tik LH6ra arteko umeentzat, 9:30etik 13:00etara. Elgoibarko Izarrak Goiz Txoko zerbitzua eskainiko du 8:00etatik 9:30era, eta horrez gain, eskaintza hori osatzeko txoko osagarriak eskainiko ditu ekainaren 20ko eta uztailaren 25eko asteetarako.