Udaldiko eskaintza umeekin erabakitzeko bilerak antolatu dituzte

Barren.eus 2022ko api. 5a, 10:12

Atxutxiamaika eta Udal Ludoteka udako aisia eskaintza prestatzeko lanetan ari dira, eta eskaintza hori erabiltzaileekin eurekin adostu nahi dute. Horretarako, hainbat bilera egingo dituzte, adin tarteka banatuta.

HH5 eta LH1eko umeak apirilaren 6an batuko dira, eta gometxen sistemaren bidez aukeratuko dituzte gehien gustatzen zaizkien ekimenak. Hilaren 7an LH2 eta LH3koak batuko dira, eta ekintzen idea zaparrada egingo dute. Apirilaren 8an, azkenean, LH4tik LH6ra artekoek Berbaldia egingo dute. Bilera guztiak 17:00etan izango dira, Ludotekan.

Informazio osoagoa: elgoibarkoizarra.eus

2022 04 05 udaldia bilerak kartela