HH5etik LH6ra artekoentzako eskaintza berezia antolatu dute Atxutxiamaikak eta Udal Ludotekak udaberriko oporraldirako

Barren.eus 2022ko mar. 22a, 15:50

Atxutxiamaikak eta Udal Ludotekak programazio berezia prestatu dute udaberriko oporraldirako, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea.

Haur Hezkuntzako 5. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko eskaintza izango da. HH5etik LH3ra artekoek goiz txokoak izango dituzte aukeran, 9:00etatik 13:00etara. Bi txanda eskaini dituzte, lehenengoa apirilaren 11tik 13ra eta bigarrengoa, 19tik 23ra. Lehenengo txandak 36 euro balio ditu (bazkideek 33) eta bigarrenak, 48 euro (bazkideek 43). Bi txandak hartuta prezioa 76 eurokoa da (bazkideek 68).

LH4tik LH6rakoentzat, bestalde, egonaldia prestatu dute. Lasturren izango da, apirilaren 21etik 22ra. 42 euroko prezioa dauka ekintza honek (bazkideek 38).

Ludotekan, Elgoibarko Izarran edo www.elgoibarkoizarra.eus atarian eman daiteke izena, martxoaren 29a baino lehen. Aisialdi eskaintza honetan parte hartzeko dirulaguntzak eskainiko ditu Udalak. Horri buruzko informazioa Udaleko Gazteria Sailean eskuratu daiteke: 943 741 050 telefonora deituta edo gazteria@elgoibar.eus helbidera idatzita.

Informazio osoagoa

  • Elgoibarko Izarran (Ata Agirre kulturgunea 3, 3. ezk. / 943 741 746 / atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.eus)
  • Elgoibarko Ludoteka (Gabriel Kurutzelaegi, 6 / 943 748 883 edo 656 740 793 / ludotekaelgoibar@gmail.com)

2022 03 22 udaberriko oporraldia aisialdia txokoak HH5 LH6 bai