Udaberriko oporraldian izena emateko epea martxoaren 4an zabalduko dute

Barren.eus 2022ko mar. 3a, 17:18

Atxutxiamaikak eta Udal Ludotekak udaberriko oporraldirako aisialdi eskaintzan izena emateko epea zabalduko dute barikuan (martxoak 4), eta hilaren 14ra arte egongo da izena emateko aukera.

5 urtetik 12 urtera arteko umeentzako eskaintza prestatu dute: HH5etik LH3ra arteko umeentzako egun erdi eta egun osoko irteerak antolatu dituzte, eta LH4tik LH6ra artekoentzako, berriz, Lasturko aterpetxean egonaldia. Eskaintzari buruzko informazio guztia Elgoibarko Izarran (943 741 746 / atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.eus) edo Udal Ludotekan (943748 883 / 656 740 793 / ludotekaelgoibar@gmail.com).

Udalak dirulaguntzak emango ditu, eta horri buruzko informazioa Gazteria Sailean eskuratu daiteke (gazteria@elgoibar.eus / 943 741 050). Ludotekan edo Elgoibarko Izarran eman daiteke izena aurrez aurre, eta online, www.elgoibarkoizarra.eus webgunean.
 • Txokoak
Bestalde, HH2tik HH4rako umeentzako txokoak antolatu ditu Atxutxiamaikak, Udalarekin lankidetzan. Bi txanda egongo dira aukeran, apirilaren 11tik 13ra lehenengoa eta 19tik 22ra bigarrena. Lehenengo txandak 36 euroko prezioa dauka (bazkideek, 33 euro), bigarrenak 48 eurokoa (bazkideek 43 euro), eta biak hartzen dituztenek 76 euro (bazkideek 68 euro) ordaindu beharko dituzte. Ordutegia 9:00etatik 13:00etara izango da. Informazio gehiagorako 943 7417 46 edo 747 489 048 telefonora deitu daiteke. Izena emateko www.elgoibarkoizarra.eus webgunean sartu behar da.

2022 03 03 udaberria oporraldia kartela