Mendi eski irteera antolatu dute Saint Lary ingurura

Barren.eus 2022ko mar. 2a, 15:44

Martxoak 12 eta 13rako mendi eski irteera antolatu dute Pirinioetara. Saint Lary eski estazio inguruan ibiliko dira oraingoan.

Morkaiko mendi taldeak antolatu du irteera, Eibarko Klub Deportibo eta Zarautzko Pagoeta mendi elkartearekin batera. Oraindik ez dituzte zehaztu egingo dituzten ibilbideak, elurraren egoera eta eguraldiaren arabera erabakiko baitute aurrerago. Aurreratu dezaketena da, irteerak "zailtasun erdikoak" izango direla. "Gutxi gorabehera 1200 metro inguruko desnibel positiboa eginez egun bakoitzean". Bakoitzak bere ARVA, pala, sonda, kranpoiak eta pioleta eraman beharko ditu, eta ezinbestean mendian federatuta -pirineotako aukerarekin- egon beharko dute parte hartzaileek. Saint Lary herrian egingo dutela lo, bertako aterpe edo ostatu batean. Hara autoz joango dira. Irteerarako izen-ematea martxan da jada online, morkaiko.eus webgunean, eta martxoaren 6ra arte eman daiteke izena. Edozein galdera edo duda argitzeko, idatzi morkaiko@morkaiko.eus-era idazteko eskatu dute antolatzaileek.

2022 03 02 eski irteera morkaiko b1