‘Zubigazte’ programa antolatu du Mendaroko Gaztelekuak

Barren.eus 2022ko ots. 18a, 09:10

Mendaroko Gaztelekuak herriko Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleentzako ‘Zubigazte’ programa antolatu du, eta gazteen aisialdirako bi larunbat berezi antolatu dituzte.

‘Zubigazte’ programa antolatu du Mendaroko Gaztelekuak herriko Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleentzako. Egitasmo hau hilabete bakoitzeko bi larunbatetan izango da, Gaztelekuan, 17:00etatik 18:00etara bitartean.

Egun hauetarako antolatu dute gazteentzako aisialdia:

  • Otsailak 19
  • Martxoak 12 eta 19
  • Apirilak 2 eta 23
  • Maiatzak 14 eta 21.
  • Ekainak 11 eta 18

Larunbat honetan, otsailaren 19an, Cluedo role play rol jokoa eta mozorro lehiaketa antolatu dituzte, inauterien harira. Eta martxoko bi egunetarako berdintasunerako hiztegia eta hizkuntza inklusiboa, eta munduko mahai jolasak, hurrenez hurren.

Izen emateko Mendaroko Udaletxera edo Ludotekara jo behar da. Herritarrek edozein duda argitu nahi badute, bi puntu horietan baten galdetu beharko dute.

2022 02 18 zubigazte mendaro egitaraua