Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 12 17 ludoteka bolatokiko parkea elgoibarElgoibarko Udalak lizitaziora atera ditu San Ignazio kaleko 9. zenbakian, Bolatokiko parkean, ludoteka berria egiteko lanak.

Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkezteko azken eguna datorren urtarrilaren 13a izango da. Kontratu honen aurrekontua 253.015,82 eurokoa da (BEZa barne). Obrak egiteko epea lau hilabetekoa izango da. Hori dela-eta, Udalak, 2022ko bigarren seihilekoan zabaldu nahi du instalakuntza berria.

San Ignazio kaleko 9. zenbakiko lokalaren azalera eraikia 194m2-koa da, 173,79m2 erabilgarriak. Udal arduradunek uste dute duen kokapenak "bereziki erakargarria" egiten duela leku hau Ludoteka bertara eramateko. "Herriaren erdian dago, parke baten ondoan, eta, horri esker, jarduerak egin daitezke kanpoan, eguraldiak uzten duen neurrian, eta oinezkoentzako gune batean, eta, beraz, trafikorik gabea. Aldi berean, eremu honi bizia eman nahi diogu. Gaur egungo ludoteka Elgoibarko Ikastolatik oso gertu dago (Gabriel Kritzelaegi kalean), baina erdigunetik urrun. Ludoteka berria herri erdian egongo da, herritarrentzat oso irisgarria den gune batean, eta, horrekin batera, haur eta nerabe elgoibartarrak ludotekan gehiago parte hartzera animatu nahi dira. Udalak, honela, gainera, zaintza eredu inklusiboa herri erdigunean hedatzen jarraitzen du".
Azaldu dute alderdi horiek kontuan hartuta osatu dutela proiektu berria. Lokala egokitzeko behar diren obra guztiak jaso dituzte proiektuan: instalazioen lanak, espazioen banaketa eta inguratzailearen hobekuntza.
Eskolak eta tailerrak emateko balio dezakeen eta haur eta nerabeentzako aisialdirako lokal bat izateko planteamendua da Udalarena. Hori horrela, gaur egungo ludotekan eskaintzen diren honako zerbitzu hauek mantenduko dituzte: atartea, harrera, mahai jolasen gela, hezitzaile gela, erabilera anitzeko gela, tailerra, komunak eta biltegia.
Ludoteka berriaren altzarien eta edukien diseinua herriko haur eta nerabeekin batera egiteko asmoa dutela aurreratu dute.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza