Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 26 neguko oporraldi elgoibar katamixarrenbasoaEguberrietako oporraldiari begira, negulekuak antolatu dituzte Elgoibarko Izarrak eta Ludotekak elkarlanean, Udalaren laguntzaz, eta astelehenean zabalduko dute izena emateko epea.

HH5etik LH6ra arteko umeentzako eskaintza prestatu dute, eta ekintza abenduaren 28tik urtarrilaren 5era izango dira. HH5ekoak eta LH1ekoak Donostiako Aquariumera joango dira abenduaren 28an, eta urtarrilaren 4an Katamixarraren basoa ezagutzeko aukera izango dute.

LH2 eta LH3koek Basauriko abentura parkera egingo dute irteera abenduaren 27an, eta urtarrilaren 3an Katamixarren basoan gure fauna eta naturarekin esperimentatuko dute. Azkenik, LH4tik LH6ra artekoak Iruñeko salting-era joango dira abenduaren 29an, eta urtarrilaren 5ean altxorraren bila jardungo dute Katamixarren basoan.
Interesatuek azaroaren 29tik abenduaren 3ra arte eman dezakete izena. Arduradunek jakinarazi dute plaza mugatuak izango direla, eta izena emateko prozesuan ere aldaketak daudela: Plaza erdiak online bidez (hemen eman daiteke izena online) edo Elgoibarko Izarraren bulegoan beteko dituzte, eta beste plaza erdiak Ludotekan bertan.

Diru-laguntzak eskatzeko epea ere abenduaren 3an amaituko da. Informazio gehiagorako Elgoibarko Izarrara (943 741 626) edo Ludotekara (943 748 883) deitu daiteke.

2021 11 26 eguberrietako oporraldia 2021 info kartela

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza