Martxan da Jolasen Astea

Barren.eus 2021ko aza. 25a, 10:30

Eguberriei begira, jostailu didaktikoak aurkezteko eta haiei buruzko azalpenak emateko Jostailu Astea antolatu dute Atxutxiamaikak, Ludotekak eta Gaztelekuak, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin.

Atzo hasi zen Jostailuen Astea, eta azaroaren 27ra arte izango da. Bi gunetan egongo da jostailuen erakusketa, adinaren arabera banatuta: 0-8 urtera artekoentzako jostailuak Kultur Etxeko erakusketa gelan jarri dituzte ikusgai, eta 9 urtetik aurrerakoentzakoak, Aita Agirre kulturgunean. Astean zehar 17:00etatik 19:30era egongo da zabalik erakusketa, eta zapatuan, goizez, 11:30etik 14:00etara.

Aurten, bestalde, familia txokoak eta jolas ekintzak ere antolatu dituzte. Familia txokoak Kultur Etxean izango dira, eta parte hartzeko izena eman behar da elgoibarkoizarra.eus webgunean. Aita Agirre kulturgunean, aldiz, jolastailuekin jolastu ahal izango da egitarauan jarritako ordutegian. Jolasetan parte hartzeko momentuan bertan eman beharko da izena. 

 Informazio osoagoa: elgoibarkoizarra.eus

2021 11 24 jostailu erakusketa elgoibar barren

2021 11 24 jostailu erakusketa elgoibar zerohiru barren