Aisia eskaintza oparoa eskainiko dute neguko oporraldian Atxutxiamaikak, Gaztelekuak eta Ludotekak

Barren.eus 2015ko aza. 27a, 07:21

Haur eta gaztetxoen neguko oporraldia gainean dugun honetan, Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika eta Udalaren Ludoteka eta Gazteleku zerbitzuak aisialdirako egitarau zabalarekin datoz. Txokoak, irteerak, kontzertuak, film emanaldiak, kotilloiak eta abar luze bat eskaintzeko lanean ari dira hiru eragile horiek. (agenda dauka)

Atxutxiamaikak aurten ere Neguko Txokoak eskainiko ditu oporraldiko egun gehienetan, urteroko moduan. Abenduaren 4ra arte eman daiteke izena Elgoibarko Izarraren bulegoan. Ordutegia: astelehenetik barixakura 08:30-14:00, 16:00-18:00 (barixaku arratsaldetan itxita). Edo Internetez ere egin daiteke izenematea elgoibarkoizarra.eus web orrian.

Olentzeroren eta Mari Domingiren kalejiraren bueltan jende asko ibiliko da abenduaren 24an. 08:45etan hasiko da Diana, Kalegoen Plazan. Protagonistak Olentzero, Mari Domingi eta haien inguruko neska-mutilak izango dira. Baina 11:00etatik aurrera hasiko da benetako saltsa, Kalegoen plazan. Ume eta gaztetxoak ez ezik, herritar guztiak ere gonbidatu ditu Atxutxiamaikak. Eguerdian, kalejiraren ostean, umeek Olentzerori eta Mari Domingiri gutunak emango dizkiete. Informazio gehiago, elgoibarkoizarra.eus webgunean.

♦Agenda

  • Olentzeroren etxea bisitatzeko familia irteera: Abenduaren 12an (Atxutxiamaikak eta Ludotekak antolatuta).
  • Atxutxiamaikako Neguko Txokoak: abenduak 21, 22, 23, 28, 29, 30 eta 31 eta urtarrilak 4, 5, 7 eta 8. Izen-ematea, elgoibarkoizarra.eus gunean edo Elgoibarko Izarraren bulegoetan. 55 euro (50, bazkideen kasuan).
  • Film emanaldia eta txokolatada: abenduaren 21ean, Ludotekan.
  • Santo Tomas eguneko txistorrada: abenduaren 21ean, Gaztelekuan.
  • Gabonetako sukaldaritza tailerra ludotekan: abenduaren 22an ,Ludotekan.
  • Eguberrietako eskulan bereziak: abenduaren 22an, Gaztelekuan.
  • Merienda eta diskofesta: abenduak 23. Ludotekan.
  • Makillaje tailerra: Abenduaren 23an, 17:00-20:00, Gaztelekuan. 3 euro. Izen-ematea: abenduaren 18ra arte.
  • Olentzeroren kalejira: diana 08:45etik aurrera. Kalejira 11:00etatik aurrera hasiko da.
  • Lasergunera irteera: abenduaren 27an. Prezioa: 9,5 euro. Izen-ematea: abenduaren 16ra arte, Gaztelekuan.
  • Bilboko Umeen Gabonetako Parkera irteera: abenduaren 28an. LH3-6ko ikasleentzat. Prezioa: 11euro (ludotekako eta Elgoibarko Izarrako bazkideek eta Daixolako erabiltzaileek 9 euro). Izen ematea: abenduaren 1etik 15era.
  • Ping-Pong txapelketa: abenduaren 28an eta 29an, Gaztelekuan.
  • Elgoibarko izotz-pistara irteera: hilaren 29an, patinajea eta hockey txapelketa. Izenematea: hilaren1etik 15ra, Ludotekan.
  • Urte amaierako kotilioia: abenduaren 30ean. LH3-6ko ikasleentzat. Prezioa: 1,5€ (ludotekako eta Elgoibarko Izarrako bazkideek eta daixolakoek 1€) Izen ematea: abenduaren 1etik 15era.
  • Gabon Zahar zoroa: abenduak 30, 20:00-00:00. Izen-ematea: abenduaren 23ra arte, Gaztelekua.

2015 11 26 aiasialdia elgoibarkoizarra2