Bi ekitaldi antolatu ditu ‘Aldenik Alden’ egitasmoak datozen asteburuetarako

Barren.eus 2021ko aza. 10a, 14:16

Aldenik Alden egitasmoaren barruan bi ekitaldi antolatu dituzte LH 4, LH5 eta LH6ko umeentzako: Hilaren 14an Berbaldixa egingo dute, neguko oporraldia antolatzeko.

Kultur Etxeko sotoan izango da, 17:00etatik 20:00etara, doan. Azaroaren 20an berriz, Eureka! Zientzia Museora egun osoko irteera egingo dute. Museoa ezagutzeaz gain, Robotika saioa ere izango dute bertan. Interesatuek 20 euro ordaindu behar dituzte (Elgoibarko Izarrako bazkideek, 18 euro). Izena emateko azken eguna barikuan da, 12:00ak arte. (hemen eman daiteke izena)

Informazio gehiagorako 943 741 746 telefonora deitu daiteke.

2021 11 10 Aldenik alden azaroa kartela