85 ume izan dira Otxandioko Hontza Extrem parkean, Aldenik Alden egitasmoaren barruan

Barren.eus 2021ko urr. 20a, 12:17

Aldenik Alden egitasmoaren barruan Otxandioko Hontza Extrem parkera egin zuten irteera joan zen zapatuan, eta guztira Lh4-5-6 mailetako 85 umek eta 8 hezitzailek hartu zuten parte.

Orientazio proba bat egin zuten lehenengo, eta gero, Otxandio-Oletan dagoen Hontza Extrem abentura parkean ibiltzeko aukera izan zuten. Antolatzaileek esan dutenez, primerako eguna pasatu zuten. Orientazio probaz gainera, arku tiroa praktikatzu zuten, eta basoko zuhaitzetara ere igo ziren, zuhaitzetik zuhaitzera ibiltzeko, mota guztietako zubietatik igaroz eta tirolinak erabiliz.

Bestalde, Aldenik Aldeneko ikasturte hasierako ekintza urriaren 9an egin zuten. Elgoibarko Ludotekan pasatu zuten arratsaldea 2012an jaiotako umeek, eta bertaratu zirenek sukaldean jatekoa prestatu eta pelikula bat ikusteko aukera izan zuten.

2021 10 16 aldenik alden elgoibar izarra otxandio hontza xtrem

2021 10 16 aldenik alden otxandio hontza xtrem elgoibar izarra arkutiroa

2021 10 16 aldenik alden otxandio hontza xtrem elgoibar izarra 2

2021 10 16 aldenik alden otxandio hontza xtremElgoibar izarra b1