Ate irekien jardunaldia, Elgoibarko Gaztelekuan

Barren.eus 2021ko ira. 30a, 14:36

Elgoibarko Gaztelekuak ate irekien jardunaldia iragarri du urriaren 6rako. Saioan parte-hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea.

Espazioaren zein zerbitzuaren aurkezpena egingo dute, eta zerbitzuaren eta nerabeen errealitatearen inguruko hizketaldia ere bai. Guraso, hezitzaile, bizilagun edo Elgoibarko Gaztelekuak ematen duen zerbitzua ezagutu nahi duen edozein herritarrentzat dago zuzendua saioa.

Saioan parte-hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, hemen: Https://forms.gle/cVTX63tLahggCH6i8

2021 09 30 gaztelekua elgoibar ateireki kartela