Zortzi Bihurguneen Bidetik igoko dira Lizarperaino Erentzatik bueltan eta handik errepidez jaitsiko dira gero. Lau bat orduan osatuko dute ibilbidea eta bazkaltzeko etxeratuko dira. Mendiko arropa eta oinetakoak, eta hamaiketakoa eramateko eskatu dute antolatzaileek. 9:30ean abiatuko dira Herriko Enparantzatik, eta haurrek gurasoek lagunduta egin beharko dute bidea.
Izena emateko arnokirolak@gmail.com helbidera idatzi behar da, eta joango direnen-izen abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat zehazteko eskatu dute Arno Guraso Elkartetik, bai eta haurra zein mailatan dabilen ere.