Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 09 09 anana gatza arabaElgoibarko Jubilatuen Biltokiak txangoa antolatu du irailaren 18rako. Añana Gesaltzara (Salinas de Añana) eta Santa Catalina lorategi botanikoa bisitatuko dituzte.

Autobusa 8:30ean irtengo da Kalegoen plazatik, eta iluntzerako itxuliko dira. Bazkaria Langraizeko Arrosa merenderoan egingo dute. Jubilatuen Biltokiko bazkideek 40 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek 45 euro. Autobusean 45 lagunentzako lekua dago, eta antolatzaileek esan dute autobusa betetzen denean itxiko dutela izenematea. Informazio gehiagorako Jubilatuen Biltokiko zuzendaritzara jo daiteke.

Añanako Gatz Harana haran txiki irregular bat da, goragune txikiak dituena, ondare balioa duten hainbat elementu biltzen dituena; bereziki, gatzaga bat. Elementu horiek guztiak gatzarekin lotuta daude, eta gatz iturburuei eta ondorengo gatz produkzioari esker sortu dira

∞Lotura duten albisteak:

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza