300 umetik gora ari dira parte hartzen Elgoibarko eta Mendaroko aisia eskaintzan

Barren.eus 2021ko eka. 21a, 13:09

Gaur hasi dira udalekuak Elgoibarren eta Mendaron, eta uztailaren 19ra bitartean hainbat jarduera izango dituzte umeek.

2 eta 12 urteko umeentzako eskaintza prestatu dute, eta adin tarte bakoitzari bere neurrirako jarduerak antolatu dizkiete. Denetarik izango dute umeek, aisialdiaz gozatzeko. Elgoibarko eskaintza Elgoibarko Izarrak eta Udal Ludotekak (Zehar, Heziketa eta Programak elkarteak) antolatu dute elkarlanean, eta Mendarokoa, aldiz, Udalak antolatu du, baina Elgoibarko Izarraren bidez kudeatuko du.

246 ume, bi txandatan, arituko dira Elgoibarren 34 hezitzailerekin, eta Mendaron, aldiz, 70 ume eta zazpi hezitzaile.

2021 06 21 udaldia aisia Mendaro hasiera barren 2

2021 06 21 udaldia aisia Mendaro hasiera barren

2021 06 21 udaldia aisia Mendaro hasiera barren 1

2021 06 21 udaldia elgoibar hasiera 1

2021 06 21 udaldia mendaro hasiera

2021 06 21 udalekua elgoibar hasiera bolatokixa

∞Lotura duten albisteak: