Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 06 03 mintxeta igerileku atzeko zelaia elgoibarMintxetako igerilekuetako berdegunea urte osoan zabaltzeko eskaera egin zuen EH Bilduk Udalean, eta Change.org plataforman ere eskaera hori babesteko sinadura bilketa abiatu dute herritarrek. Kirol Patronatuak gaia aztertu du, eta aukera hori baztertu egin du, “eremuak egun ez dituelako betetzen segurtasun, zerbitzu eta azpiegitura baldintzak urte osoan, 24 orduz, zabalik egoteko”.

Hala nabarmendu du Gorka Garaizabal Kirol zinegotzi eta Udal Kirol Patronatuko presidenteak: “Lehenik eta behin, urte osoan zabaltzeko, segurtasun neurri berezi ugari bete behar ditu eremuak, eta egun, ez dira ematen. Azpiegiturei dagokienez ere, komunak eta bestelakoak behar lituzke. Pertsonal gastuak ere kontuan izan behar dira: garbiketa, mantentze lanak… Bertan antolatzen diren hainbat ekintzetan ere eragin zuzena izango luke, esaterako Juan Mugerza Krosean. Planak aldatzea ekarriko luke, igerilekuko eremuaren edukiera ia erdira murriztuz. Beraz, Udal Kirol Patronatuak ebatzi du egun ezinezkoa dela berdegunea urte osoan zabaltzea, egin nahi izanez gero, inbertsio nabarmena behar delako egin elgoibartarren segurtasuna bermatzeko, eta gainera, udako denboraldian zuzenki eragingo lukeelako. Zerbitzua hobetzen jarraitzeko konpromiso irmoa dugu, eta bide horretan jarraituko dugu”.

2021 06 03 mintxeta igerileku atzeko zelaia elgoibar 1

∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza