Zapatuan, ekainaren 5ean, zabalduko dituzte Mintxetako igerilekuak

Barren.eus 2021ko eka. 3a, 15:09

“Pandemia garai honetan herritarrei aire librean aisialdiaz gozatzeko aukera emateko asmoz”, Elgoibarko Udalak ohi baino lehenago zabalduko ditu aurten Mintxetako igerilekuak: ekainaren 5etik irailaren 12ra.

Astean zehar 11:00etan zabalduko dituzte, eta asteburuetan 10:00etan. Itxi, berriz, 20:30ean itxiko dituzte, irailean izan ezik, 20:00etan itxiko dituzteeta. Aurten, bestalde, ur jolasen gunea ere zabalduko dute. Berdegunea iaz bezala partzelatuta egongo da, baina aurten sei laguneko taldeak sartu ahal izango dira partzela bakoitzean. Musukoa igerilekurako joan-etorrietan derrigorrezkoa izango da, baina igerileku gunean bertan, ez. Patronatuko abonatuek sarrera librea izango dute. Interesatuek udako bonoa egin dezakete. Patronatuak abonu kanpaina abian jarri du 6 hilabeteko abonoa ordainduz 7 hilabete erabiltzeko aukera eskainiz (ekainaren 1etik abenduaren 31rarte). Era honetara Udako denboraldiko bonoa egiten zutenei 7 hilabeteko abonua egitera animatu nahi dituzte.

2021 06 03 mintxetako igerilekuak urparkea garaizabal beitia elgoibar udala

Mintxetako igerilekuari buruzko informazio praktikoa eta bete beharreko arauen berri eman du Udalak, hona hemen:
ORDUTEGIA:

  • Astelehenetik barikura, 11:00etatik 20:30era, eta zapatu-domeka-jai egunak, 10:00etatik 20:30era.
  • Irailean 20:00etan itxiko da igerilekua. Aurreko urteetan itxiera ordutegia abuztuan eta irailean 20:00etara aurreratzen zen, baina aurten, abuztuan ere 20:30ak arte irekiko dira igerilekuak, ekainean eta uztailean bezala.

UR PARKEA:

  • Aforoa: 50 lagunekoa
  • Erabiltzaileek aforoa eta segurtasun distantzia (1,5 m.) errespetatu beharko dituzte.

BERDEGUNEA:

  • % 50eko aforoa berdegunean: 1.500 pertsona.
  • Ez da aurrez txandarik hartu beharko, eta ez da igerilekuetan egoteko denbora mugarik egongo. Hau da, erabiltzaileek nahi duten orduan, nahi duten maiztasunarekin eta nahi duten denboraz erabili ahal izango dute igerilekua.
  • Berdegunea, pasa den urtean bezala, partzelatuta egongo da, 6ko taldeak edo familiek segurtasun distantzia mantendu dezaten. Partzeletara joateko ibilbidea lurrean margotutako gezi berdeekin seinaleztatuta egongo da. Irtetzeko gezi gorria jarraitu beharko da.
  • Musukoa ez da derrigorrezkoa partzeletan eta igerilekuetan baina bai joan etorrietan.

IGERILEKUETAKO AFOROAK:

  • Igerileku txikia: 46
  • Igerileku handia: 171

TABERNAREN ORDUTEGIA:

  • Igerilekuen ordutegi berdina izango du.
  • Itxiera ordua baino ordu erdi lehenago kontsumizioak zerbitzeari utziko zaio.
  • Kristalezko basoak ezin dira eraman berdegunera.

ALDAGELAK ETA KOMUNAK BAI. DUTXAK EZ:

  • Erabiltzaileek igerilekuko bi aldagelak eta komunak erabili ditzakete.
  • Aldageleteko dutxak ezin dira erabili.
  • Igerilekuko erabiltzaileek ezin dituzte erabili futbol zelaiko aldagelak.

SEGURTASUN DISTANTZIA:

  • 1,5 metroko segurtasun distantzia mantendu behar da une oro, uretan, berdegunean eta joan etorrietan.
  • Musukoa derrigorrezkoa da une oro, berdeguneko norbere partzelan dagoen bitartean eta uretako gunean dagoen bitartean izan ezik.

∞ Lotura duten albisteak: