2 eta 12 urte bitarteko adingabeak dituzten familia ugariei, guraso bakarreko familiei, familia ugaria edo guraso bakarrekoa izan gabe bigarren seme-alaba inskribatzen duten familiei eta Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta edo Gizarte Larrialdiko Laguntza jasotzen duten familiei zuzenduta daude dirulaguntzak.
Elgoibarko Udaletik jakinarazi dute dirulaguntza jasotzeko ezinbestekoa dela gutxienez azken sei hilabeteetan Elgoibarren erroldatuta egotea, eta jakina, udal-aisialdiko eskaintzaren batean izena ematea. Familia ugariek eta guraso bakarreko familiek kuota osoaren %30 jasoko dute dirulaguntzatan. Familia ugaria izan gabe, bigarren seme-alabaren bat apuntatzen dutenek, berriz, kuotaren %30 jasoko dute, bigarren seme-alabagatik. Gizarte izaerako dirulaguntzaren bat (Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta edo Gizarte Larrialdiko Laguntza) jasotzen duten familiek, ostera, kuotaren %70a jasoko dute. Familiek hiru oporraldietako aisia eskaintzen kuotei dagozkien dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte, hiru oporraldietan. Dirulaguntza horiek, nolanahi ere, ezingo dira metatu; Hala, baldintza bat baino gehiago ematen den kasuetan, onura gehien dakarrena aplikatuko zaie familiei.
- Udaberriko oporraldiko aisia eskaintza: apirilaren 14an hasita 30 laneguneko epean.
- Udako oporraldiko aisia eskaintza: maiatzaren 8tik 18ra.
- Neguko oporraldiko aisia eskaintza: azaroaren 22tik abenduaren 3ra.