Familian egiteko orientazio proba antolatu dute apirilaren 17rako

Barren.eus 2021ko mar. 30a, 14:52

'Herriko sekretuak' izeneko orientazio proba antolatu dute elkarlanean Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak, Elgoibarko Ludotekak eta Morkaiko Mendizale Elkarteak, familiei zuzendua.

Apirilaren 17an, zapatua, egingo dute "Herriko sekretuak' izeneko orientazio proba. Parte hartzera animatzen direnek Elgoibarko hainbat txoko ezagutzeko aukera izango dutela aurreratu dute antolatzaileek. Familiaka eman ahal izango da izena eta orientazio probez gainera, beste ekintza mota batzuk ere egin beharko dituzte partaideek.

Izen ematea apirilaren 6tik 13ra bitartean izango da, www.elgoibarkoirzarra.eus webgunean, Elgoibarko Izarraren bulegoan (Aita Agirre, 3, solairua) nahiz Elgoibarko Ludotekan.

2021 03 30 HERRIKO SEKRETUAK Orientazio proba familian