Arratsalde pasa antolatu du Atxutxiamaikak San Anton Egunaren harira

Barren.eus 2021ko urt. 12a, 13:13

Domekan egokitu da aurtengo San Anton Eguna, baina eskola umeek jai izango dute biharamunean, urtarrilaren 18an. Atxutxiamaikak arratsalde pasa antolatu du Aldenik Alden programan dabiltzan umeentzako.

Batetik, giltzatako pertsonalizatua sortuko dute parte hartzen duten umeek eta, bestetik, talde jolasetan arituko dira. Gainera, umeek eurek proposatu ahal izango dituzte jolastu nahi dituzten talde jolasak. Elgoibarko barneko espazio desberdinetan izango dira ekintzok, 15:30etik 19:30era bitartean. 10 eta 12 urte bitarteko eskola umeei zuzendutako ekintza da. Prezioa: 10 euro (9 euro Elgoibarko Izarrako bazkideek. Urtarrilaren 12tik 15era bitartean eman behar da izena, ondorengo loturan izenemate fitxa beteta, edo Elgoibarko Izarraren bulegora joanda (Aita Agirre eraikineko 3. solairuan)

Informazio osoagoa elgoibarkoizarra.eus

Hona ekimenaren azalpen-bideoa: