Atxutxiamaikako lantaldeak Olentzero eta Mari Domingiren bideoa egin du, Udalaren eta Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolarekin laguntzaz. Gutunak idazteko ekimena ere jarri dute abian.
Olentzero eta Mari Domingi ezingo dira abenduaren 24an kalejiran irten, baina horrek ez du esan nahi aurten jai hartuko dutenik, eta honako mezua helarazi nahi diete umei: lasai egon daitezela, etxeetatik pasako direla aurtengoan ere opariak banatzera. (ikus bideoan)
GUTUNAK: Bideoaz gain, Olentzero eta Mari Domingiri gutunak idazteko helbide elektroniko bat sortu du Atxutxiamaikak, eta jasotako mezuak erantzungo dituzte: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..