Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 09 23 umeentzako mendiirteeraIrailetik maiatzera bitartean, hilean behin, mendi irteera bat egiteko aukera izango dute Elgoibarko umeek eta gurasoek. Morkaiko mendi taldeak, Elgoibarko Ikastolak eta Herri Eskolak antolatuko dituzte irteerak elkarlanean. Domeka honetan, irailaren 27an, egingo dute lehen irteera, Tontorramendira. 

Lehen mendi irteera domeka honetan, irailaren 27an, egingo dute. Irteera guztietan egingo duten moduan, Mintxetako aparkalekuan batuko dira mendizaleak, 09:30ean. Handik, Saturrarango hondartza ondoko aparkalekura joango dira, bertatik hasiko baitute Tontorramendira egingo duten ibilaldia. Ondarru aldetik, itxasoa parez pare dutela egingo dute igoera. Zortzi kilometro inguruko ibilaldia osatuko dute. Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago, baina umeak ezingo dira bakarrik joan. Irteera hauetan parte hartzeko ez da beharrezkoa Morkaikon izena ematea, baina joan nahi duten umeek euren ikastetxean eman beharko dute izena. 

Hona hemen hurrengo irteerak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza