Daixolan izena emateko epea zabalik du Elgoibarko Izarrak

Barren.eus 2015ko ira. 22a, 14:05

Elgoibarko gazte-koadriletan euskararen erabilera areagotzeko helburuarekin sortu zuen Elgoibarko Izarrak Daixola! egitasmoa iaz. Ikasturte berrian parte hartu ahal izateko, urriaren 2ra arte eman dezakete izena 9-12 urte bitarteko ikasleek. Plazak mugatuak dira.

Atxutxiamaika aisialdi taldearen baitan sortu den Daixola! izeneko egitasmoak ikasturte berria hasiko du aurki eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Daixola! LH 3-6 bitarteko ikasleei zuzenduta dago eta lagun taldean, euskaraz, ondo pasatzeko helburua dauka. Hala, 9-12 urte bitarteko gaztetxoen koadriletan egin nahi dituzten planak gauzatzen laguntzeko programa izango da, besteak beste, ikastaroak, irteerak, asteburu pasak, e.a.

Bi arau dauzka Elgoibarko Udalak diruz laguntzen duen proiektu honek: koadrillak eman behar du izena, eta euskaraz jarduteko konpromisoa hartu behar dute. Izan ere, proiektuaren helburua lagun taldeetan hizkuntza ohituretan eragitea baita.

•Izena emateko:

  • Epea: urriaren 2a, barixakua.
  • Ikasturteko kuota: 33€ (Elgoibarko Izarrako bazkideek 30€). Kuota bi zatitan ordaindu daiteke.
  • Non: hemen (klik) edo Elgoibarko Izarraren bulegoan (Ubitarte 4, behea). Informazio gehiago 943 74 16 26 (Amaia) telefono zenbakira hots eginda edo honako e-posta helbidera idatzita: aisia@elgoibarkoizarra.eus