Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 09 20 elgoibar bi erroberatanGoizean goiz errobera mordoa ikusi ahal izan dira Elgoibarko kaleetan behera. Izan ere, Elgoibar bi erroberatan egitasmoaren harira txirrinduzaleak Kalegoen plazan abiatu eta Elgoibarren barrena ibili dira, besteak beste Sallobente auzora joanez. (argazki bilduma dauka)

Sallobenten talde argazkia atera eta Kalegoen plazara itzulita, indarrak berreskuratzeko txorizo pintxoak eta freskagarriak jan dituzte. Izan da bizikletan jarraitu duenik ere eta baita orduan hasi denik ere. Txikienek Kalegoen eta Kalebarren plazak elkartuz bizikleta lasterketa egin dute; nagusitxoagoek, berriz, frontoian berentzat jarritako bizikleta zirkuito batean oztopoak gainditu behar izan dituzte. Eguraldia lagun bi erroberen gainean ibiltzeko egun aproposa izan dute elgoibartarrek.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza