Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 09 18 elgoibar bierroberatan 2014aHerri Eskolako Kalamua Guraso Elkarteak antolatuta, Elgoibar bi erroberatan bizikleta ibilaldia izango da domekan, irailaren 20an. Distantzia laburretan txirrindua gehiago erabiltzera animatzeko helburuarekin antolatu dute. 

10:30ean Kalegoen plazan abiatu, eta, herriko kaleetatik itzuli bat eman ostean, Sallobentera joango dira bizikletaz. Handik, Kalegoenera itzuliko dira berriz. Izaera lehiakorrik gabeko egitasmoa da, eta antolatzaileek distantzia laburretan bizikleta erabiltzeko ohitura sustatu nahi dute. Ekainean egin ohi dute normalean Elgoibar Bi Erroberetan, baina Euskal Eskola Publikoaren Jaia ere ekainean izan zenez, irailera atzeratzea erabaki zuten aurtengo ekinaldia.

Parte hartzaile guztiak Kalegoen plazara iritsi eta gero, molto motoekin, trizikloekin eta bizikleta txikiekin egiteko lasterketatxo antolatu dute. Kalegoen plazan hasita, Errosario eta San Bartolome kaleetan zehar joango dira partaideak, berriz ere Kalegoen plazara iritsi arte. Bestalde, aurten, eta berrikuntza gisa, ginkana bat prestatu dute, bizikleta ibilaldia bukatzen denerako. Haur nahiz heldu, herritar guztiak daude gonbidatuta parte hartzera. Iaz, 250 ume eta nagusik hartu zuten parte bizikleta ibilaldian.

Behar izanez gero, bizikleta prestatzeko aukera ere izango da gaur, 18:00etatik 19:30era, Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari elkartearen egoitzan. 

2015 09 17 elgoibar bierroberatan 2014 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza