Bariku honetan amaituko da Elgoibarko eta Mendaroko umeentzako aisia eskaintzan izena emateko epea

Barren.eus 2020ko eka. 18a, 09:56

Ekainaren 19an, barikuan, amaituko da izena emateko epea, 9:00etan, hain justu ere. Gainera, azken plazak gelditzen dira libre.

Umeentzako udako aisia eskaintza antolatu dute Elgoibarren zein Mendaron. Astelehenean zabaldu zuten izena emateko aukera eta bihar, hilak 19, bukatuko da.

  • Elgoibarren bi hamabostaldi izango dira aukeran: uztailaren 1etik 15era eta uztailaren 16tik 30era, eta izena emateko ondorengo link honetan sartu behar da. Bi txandetako bat aukeratu beharko dute interesatuek, egungo egoeran ahalik eta ume gehienei aukera ematea lehenetsi dutelako antolatzaileek. Txandak beteko balira, zozketa egingo lukete arduradunek izena eman duten haur guztien artean. Ordutegia, berriz, 10:00etatik 13:00ak artekoa izango da.
  • Mendaron ere bi txanda izango dira aukeran: uztailaren 1etik 15era, edo, uztailaren 16tik 30era. Hala ere, txanda bakar baterako izena emateko aukera ere izango da: uztailaren 1etik 30era. Astelehenetik barikura izango dira udalekuak, 10:00etatik 13:00etara. Izena emateko inprimaki bat bete eta ordainagiriarekin batera aurkeztu beharko da Mendaroko udaletxean, edo bestela, erregistroa@mendaro.eus posta elektronikora bidali. Inprimakiak Txirristaka, Lagun Betikoak eta Menditxo tabernetan utzi dituzte, baina ezinbestekoa izango da, esan bezala, inprimaki orriaz batera ordainagiria aurkeztea.

∞Lotura duten albisteak: