Haizea dator Iparraldetik! elgoibartarrok Iparraldea hobeto ezagutzeko egitasmoa antolatu dute elkarlanean herriko hainbat eragilek. Egitasmo horren barruan, Iparraldeko hainbat txoko eta mendi ezagutzeko aukera izango da Elgoibarko Izarrak eta Morkaiko Mendizale Elkarteak elkarlanean antolatu duten mendi-ibilaldiari esker. Ainhoatik Donibane Garazira izango da ibilaldia, urriaren 10etik 12ra bitartean.
Ainhoatik Donibane Garazirako ibilbidea GR-10 mendi-bidean zehar egingo dute, hiru egunetan, bidean topatuko dituzten gailurrak egiteko aukerarekin. Morkaikon eta Elgoibarko Izarran eman daiteke izena. Bateko zein besteko bazkideek 70 euro ordaindu beharko dituzte eta 80 euro bazkide ez direnek. Prezio horretan autobuseko joan-etorria eta bi eguneko pentsio erdia sartzen dira; afariak, lo-tokiak eta gosariak, hain zuzen ere. Plazak mugatuak dira eta 25 lagunentzako tokia gorde dute.
- Informazio gehiago: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 943 74 16 26 (Imanol)