Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 06 15 udalekuak MendaroUdaleku irekiak antolatu ditu Mendaroko Udalak HH5tik LH6ra arteko neska-mutilentzat. Elgoibarko Izarrako Atxutxiamaika aisialdia taldeak kudeatuko ditu udalekuok, eta bi txanda izango dira aukeran: uztailaren 1etik 15era, edo, uztailaren 16tik 30era. Hala ere, txanda bakar baterako izena emateko aukera ere izango da: uztailaren 1etik 30era.  Astelehenetik barikura izango dira udalekuak, 10:00etatik 13:00etara, eta gaur, ekainaren 15ean, zabalduko da izena emateko epea.

Helburu bat izango dute udalekuok: jolas eta beste jardueren bidez, herriko haurrei euskaraz aisialdiaz ongi pasatzeko aukera ematea, modu aktibo, parehartzaile, sortzaile, lagunarte eta osasungarrian.

Udalekuak egin ahal izateko, gutxienez 32 umek izena eman beharko dute, baina gehienez 48 neska-mutil hartuko dituzte. Izena emateko epea gaur zabaldu du Mendaroko Udalak, eta horretarako, inprimaki bat bete eta ordainagiriarekin batera aurkeztu beharko da udaletxean, edo bestela, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora bidali. Inprimakiak Txirristaka, Lagun Betikoak eta Menditxo tabernetan utzi dituzte, baina ezinbestekoa izango da, esan bezala, inprimaki orriaz batera ordainagiria aurkeztea. 

Bi txanda izango dira aukeran:

  1. Lehenengo txanda uztailaren 1etik 15era artekoa izango da, eta izena eman nahi duenak, 70 euro ordaindu beharko ditu (Mendaron erroldatuta egon ezean, 90 euro).
  2. Bigarren txanda uztailaren 16tik 30era egingo da, eta prezio bera izango du: 70 euro (Mendaron erroldatua egon ezean, 90 euro).

Hala ere, txanda bakar baterako ere eman daiteke  izena. Txanda hori uztailaren 1etik 30era artekoa izango da, eta 120 euroko prezioa izango du (180 euro herrian erroldatuta ez daudenentzat). Ordainketa honako kontu zenbaki honetan egin behar da: ES29 2095 5054 011061225891 (Kutxa). Kontzeptuan, haurraren izen-abizenak zehaztu behar dira. Familia ugariei, bestalde, 25 euroko deskontua aplikatuko diete, txanda berean apuntatzen duten hirugarren umeagatik. 

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza