45.000 erabiltzaile eduki dituzte Mintxetako igerilekuek, iaz baino 10.000 gehiago

Barren.eus 2015ko ira. 8a, 06:58

Domekan, irailaren 6an, amaitu zen bainu denboraldia Mintxetako igerilekuetan. Ekainaren 13tik irailaren 6ra bitartean 45.123 erabiltzaile zenbatu dituztela jakinarazi dute Udal Kirol Patronatuko arduradunek. Iazko erabiltzaile kopurua (34.522) hobetu den arren, ez da orain bi urtekoa (53.527) gainditu.

Mintxetako kiroldegien erabilpena eguraldiak baldintzatzen du eta aurten ere agerikoa izan da. Ekainean eta uztailean egun eguzkitsu asko egin zituen eta jendetza batu zen Mintxetako igerilekuetan. Tarte horretan, 1.000 erabiltzaile baino gehiagoko hogei egun izan ziren. Aldiz, abuztuan eta irailean ez da horrenbestekoa izan erabiltzaileen kopurua (10.000 erabiltzaile).
Datu esanguratsuei dagokionez, ekainaren 30ean hurbildu zen erabiltzaile kopuru handiena Mintxetara: 1.532 erabiltzaile.

•Hamakak jasotzeko deialdia

Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, irailaren 13a baino lehenago jaso behar dituzte beraien jabeek igerilekuetan utzitako hamakak, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 20:00etara. Larunbatean eta igandean, 10:30etik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara.

•Mintxetako igerilekuetako erabiltzaile kopuruen bilakaera, urtez urte:

    2014: 34.522
    2013: 53.527
    2012: 52.000
    2011: 42.065
    2010: 48.000
    2009: 55.056
    2008: 34.342
    2007: 15.000
    2006: 29.000
    2005: 32.000

Lotura duten albisteak: