Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 05 29 mintxeta igerilekuak partzelakMintxetako kirol instalazioak ekainaren 8an irekiko dituzte, deseskaladako 3. fasearen hasieran. Mintxetako kanpoko igerilekuak ekainaren 15ean irekiko dira, edukiera 3.000 lagunetik 1.000ra jaitsiz. Hamasei metro koadroko lursail txikietan banatuko dute belargunea, 220 guztira.

Kirol instalazioak Berrirekitzeko Plana prestatu dute Elgoibarko Udalak eta Udal Kirol Patronatuak, eta gaur eman dute planaren berri. Instalazio horiek erabiltzen dituzten pertsonen segurtasuna eta higienea bermatzea eta Covid-19aren hedapena ekiditea da Berrirekitze-Plan honen helburua.

Mintxetako aire libreko igerilekuak ekainaren 15ean, astelehena, irekitzea aurreikusten dute. Hainbat neurri eta baldintza bete beharko dituzte erabiltzaileek.
a) Igerileku gunearen edukiera:

  • Edukiera 3.000 erabiltzailekoa da, beraz, % 30era murrizten da, eta 1.000 erabiltzaileko edukiera izatera pasatzen da.
  • Ur ontzien edukiera: Handia: 75 / Txikia: 15

b) Sarbide-kontrola:

  • Igerilekuen harreran kokatutako bi pertsona arduratuko dira sarrera eta jende kopurua kontrolatzeaz, sarrerak eta irteerak zenbatuz, erabiltzaileen zirkulazioaren norabide zuzena kontrolatzeaz, sarreran eta irteeran jende pilaketak saihesteaz, e.a. Bi pertsona hauetako batek, behar izanez gero, “egokitzaile” funtzioak beteko ditu solariumean erabiltzaileentzako lursailak banatzean.
  • 14 urtetik beherakoak heldu baten ardurapean egon beharko dute uneoro.
  • Sarbidea kontrolatzeko tornuetan hatz marka bidezko sarbide sistema desgaituko dute, eta txartela tornura hurbilduta sartu ahal izango da.
  • Ez da eguzkitakorik emango baina bai erabiltzaile bakoitzak ekar ditzakeen eguzkitakoak jartzeko tripodeak; horrela, belarraren drainatze-sistema ez da zulatuko..

c) Egonaldia:

  • Librea.
  • Aurreko urteetan oso gutxitan joan da igerilekuetara 1.000 pertsonatik gora egun bakar batean lanaldi osoan; beraz, datu horretan opinarrituta, ezarritako edukiera berria (1.000 pertsona aldi berean) ez dela osatuko uste dute udal arduradunek, belar eremua handia baita.
  • Instalazioa lanaldiaren erdian garbitu behar izanez gero, 15:30etik 16:00etara itxiko litzateke.

d) Aurretiko hitzordua:

  • Ez da beharrezkoa izango.
  • Edukiera behin eta berriz osatzen dela ikusiko balute, txandakako txanda batzuk ezarriko dituzte, aurretiko hitzordua, eta egonaldia ere ezarriko lituzkete, beharra egonez gero.

e) Espazioa:

  • Belar eremua: 13.000 metro koadro.
  • Ontzi handia: 687 Metro koadro.
  • Ontzi txikia: 184 metro koadro.
  • Belarra plastikozko kono-pibote (txinatar) batzuekin zatituko dute, lursail bakoitzera 16 metro koadro bideratuz; beraz, 220 lursail izango ditu guztira belarguneak.
  • Partzelazio horrek 4 metroko zabalerako sarbide-korridoreak izango ditu.
  • Ur parkea itxita egongo da.
  • Aldagelak itxita egongo dira.
  • Haurren jolas guneak eta iturriak ezingo dira erabili.

2020 05 29 igerilekluak lursailak Minxeta2

f) Erabiltzeko baldintzak:

  • Sarbide-kontrola igaro ondoren, erabiltzaile bakoitza libre dauden partzeletako batean kokatuko da, gaitutako korridoreetatik sartuz.
  • Tresnak beren lurzatian egon beharko dira, eta ezin izango dira beste lurzati batera iritsi.
  • Debekatuta dago espazioko seinaleztapen-piboteak lekuz aldatzea edo mugitzea.
  • Nahitaezkoa izango da elkarrengandik 2 metroko distantzia mantentzea.
  • Instalazioa erabiltzeko araudia bete beharko da.
  • Uretara sartu aurretik, nahitaezkoa izango da dutxatik pasatzea.

g) Higienea eta desinfekzioa:

  • Garbiketa-zerbitzua ematen duen enpresak egunean hiru aldiz garbituko du instalazioa, behin itxieran eta beste bitan lanaldian zehar (15:30ean eta beste behin ausaz).

h) Irekitzeko ordutegia:

  • Betiko ordutegi berari eutsiko zaio:
    Astelehenetik ostiralera: 11:00etatik 20:30era
    Larunbat eta igandeetan: 10:00etatik 20:30era
    Abuztuan eta irailean, ixteko ordutegia 20:00etara aurreratzen da.
    Megafonia bidez emango zaie erabiltzaileei instalazioen itxieraren berri, hustu baino 20 minutu lehenago.

i) Sorospen zerbitzua:

  • Uneoro 2 sorosle egongo dira, eta horiek arduratuko dira erabilera araudia betetzeaz, bai bainu-eremuan bai solariumean, eta bainularien segurtasuna bermatzeaz.

j) Komunak (WC):

  • Nahitaezkoa izango da 2 metroko segurtasun distantzia mantentzea.
  • Komunetara sartzean, eskuak hidrogelarekin desinfektatu beharko dira.
  • Igerilekuak irekita dauden bitartean irekita egongo dira.

k) Tabernako eta Txiringitoko terrazak:

  • Igerilekuetako Tabernako eta Txiringitoko terrazak irekita egongo dira dagozkien instalazioak irekitzeko ordutegietan.
  • Esleipenduna arduratuko da mahaien kokapena mugatzeaz eta haien edukiera kontrolatzeaz, bezeroek bete beharreko espazioa mugatuz.
  • Mahaietan zerbitzatuko du, eta mahai eta aulki bakoitza garbitu eta desinfektatuko du erabilera bakoitzaren ondoren.
  • Hasierako Sarbideen Kontroletik, edukiera kontrolatzen lagunduko zaio esleipendunari, erabiltzaile berrien sarbidea ahalbidetuz edo mugatuz.
  • Tabernako bezeroei hidrogela emango zaie.

2020 05 29 mintxeta igerilekuak belarra moztu

 • Olaizaga Kiroldegia irailera arte itxita
Estalitako igerilekuak hezetasun handiko eta aireztapen behartuko guneak izanik, pertsonen segurtasun- eta higiene-baldintzak ziurtatzeko zailtasuna daudela-eta, Olaizaga kiroldegiko igerilekuak ez dira irekiko irailera arte.
Kiroldegiak eskaintzen duen jardueraren zati bat (muskulazio-gela eta ikastaroak) Mintxetara eramango dituzte; beraz, Olaizaga Kiroldegi osoa itxita egongo da.
Instalazio honen itxieraz, erabiltzaileen eta abonatuen segurtasuna eta higienea bermatzeko ahalegin guztiak instalazio bakar batean zentralizatu nahi ditu Udal Kirol Pateronatuak, "baliabide ekonomikoei zein pertsonalei etekin handiagoa ateraz".

2020 05 29 mintxeta igerilekuak goitik

 

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza