Koronamaloak egiteko proposamena, koronabirusa uxatzeko

Barren.eus 2020ko api. 7a, 18:28

Koronabirusa uxatzeko eta konfinamendua arintzeko, Koronamaloak egiteko deia egin dute Elgoibarko Izarrak eta Mendaroko Arno Guraso elkarteak.

'Atxutxi Etxian' ekimenaren barruan, Koromaloak egitera animatu dituzte gaur etxeko txikienak Atxutxiamaikakoek. Elgoibarko zenbait balkoietan ikusi ditugu zenbait koronamalo. Ideia dibertigarri hau da eguneko lehen proposamena, gure etxekoak babesteko Koronamaloa egitea. elgoibarkoizarra.eus atarian ikus dezakezue nola egiten diren eta baita 'Atxutxi Etxian' ekimeneko beste hainbat proposmen ere, umeak dauden etxeetan arinagoa izan dadin konfinamendua. Etxean eginiko artelanen argazkiak eurekin elkarbanatzeko eskatu dute Elgoibarko Izarrren aisialdi taldekoek eta proposamen berriak ere gustura jasoko dituzte atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.eus e-postan edo whatsapp bidez 688 751 908 zenbakian. 

•Mendaron ere bai

Mendaron ere egin dute Koronamaloak egiteko deia. Mendaroko Arno Guraso elkarteak Udalarekin elkarlanean, hain zuzen ere. Familian koronamaloa egin eta leiho edo balkoietan zintzilikatzea da asmoa. Ondoren, argazkiak atera eta kultura@mendaro.eus helbidera bidali daitezke. Konfinamendua amaitzen denean, erakusketa bat egingo dute jasotako argazki guztiekin. Ez da lehiaketa izango, eta parte hartzen duten ume guztiek jasoko dute oparitxoren bat.