Udaldiko eskaintzan lan egiteko hezitzaileak behar ditu Elgoibarko Izarrak

Barren.eus 2020ko mar. 10a, 10:02

Udaldirako hezitzaileak behar ditu Elgoibarko Izarra Euskaltzalon Topaguneak, eta martxoaren 18ra arte egongo da lan poltsan izena emateko aukera.

Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak amaituta izatea edota begirale titulua izatea eskatzen dute, ahozko euskara maila altua izatearekin batera. Era berean honakoak baloratuko dituzte:

  • Aisialdian lan-eskarmentua edukitzea
  • Elgoibarkoa izatea.
  • Heziketa berezietako ikasketak nahiz esperientzia izatea.
  • Espezializazio ikastaroak egin izana.
  • Jarrera dinamikoa eta sortzailea izatea
  • Taldean lan egiteko gaitasuna izatea.
  • Herrigintzan jardun izana.

Curriculumak bidaltzeko azken euna martxoaren 18a, eguaztena, izango da. www.elgoibarkoizarra.eus webguneko lan poltsan sar daitezke curriculumak.
 • Kontuan hartu beharrekoak:
Hautagaiek froga bat egin beharko dute eta hautaketa-sistemaren irizpideen araberako merituak ere baloratuko zaizkie. Froga hori apirilaren 24an egingo dute, arratsaldez, eta apirilaren 25ean goizez.
Hautatuek oinarrizko prestakuntza-asteburu batean parte hartu beharko dute maiatzaren 23an eta 24an.

2020 03 10 atxutxiamaika hezitzaileak elgoibarizarra