Astelehenean zabalduko dute haurren udaberriko aisia eskaintzan izena emateko epea

Barren.eus 2020ko ots. 28a, 14:17

Astelehenean, martxoaren 2an, zabalduko da Elgoibarren Atxutxiamaikak eta Udal Ludotekak elkarlanean antolatu duten udaberriko oporraldirako izena emateko epea.

Elgoibarko Udalak eta Atxutxiamaikak prest dute udaberriko oporraldirako eskaintza. 0-12 urte bitarteko haurrentzako aisia eskaintza diseinatu dute. Udal Ludotekak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak, Udalarekin lankidetzan antolatutako eskaintza hau apirilaren 6tik 17ra bitartera burutuko da, eta parte hartu nahi dutenek martxoaren 2tik 15era arteko epea izango dute izena emateko. Honako hiru bide hauek eman dituzte horretarako. Internetez, elgoibarkoizarra.eus webgunean sartuta, edo aurrez aurre: Elgoibarko Izarraren bulegoan (Aita Agirre eraikineko hirugarren solairuan) edo ludotekan. Urtero bezala, Udalak dirulaguntzak ere banatuko ditu, haur guztien izena emateko aukera berdintasuna bermatzeko. Eskaerak martxoaren 20a baino lehen egin behar dira, elgoibar.eus web orrialdean edota H.A.Z. Udalaren Arreta Zerbitzuan. Udalak guztira, 6.500 euro bideratuko ditu urtean zehar antolatzen diren hiru oporraldietarako.

Dirulaguntzen zenbatekoari dagokionez, honakoak izango dira:

-Familia ugariek eta guraso bakarreko familiek kuota osoaren %30eko dirulaguntza jasoko dute.

- Bigarren seme-alabak: kuota osoaren %30eko dirulaguntza jasoko dute.

- DSBE edo GLL jasotzen duten familiak: kuota osoaren %70eko dirulaguntza jasoko dute. 

Bestalde, Udaletik jakinarazi dute nerabeen aisia programari dagokionez, hurrengo egunetan zabalduko dela izena emateko epea eta horrekin batera, aurtengo egitarauan jasotako jarduera guztiak emango dituztela ezagutzera. Haurrentzako aisia eskaintzaren inguruko informazio gehiago nahi dutenek hurrengo kontaktu bideetako bat erabili dezakete zalantzak argitzeko:

- Elgoibarko ludoteka: Gabriel Kurutzelaegi, 6 / 943 74 88 83 / ludoteka@elgoibar.org

- Elgoibarko Izarra: Aita Agirre kulturgunea, 3 / 943 74 17 46 / www.elgoibarkoizarra.eus / atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.eus 

2020 02 27 aisialdia elgoibar izarra udaberria kartela