Buruarinen kuadrilla prest inauterietako

Barren.eus 2020ko ots. 19a, 12:13

Elgoibarko Izarrak antolatuta, buruarinen tailerra egin zuten joan zen zapatuan, Elgoibarko Udal Ludotekan.

 

HH4tik LH2ra arteko seme-alabak dituzten familiei zuzendutako ikastaroa zen, eta hamahiru familiak hartu zuten parte. Buruarinak enpresako profesionalek gidatu zuten saioa. Ume bakoitzak aurrez aukeratu zuen zein buruarin egin nahi zuen, eta bi orduko ekinaldian amaitu zituzten lanak. Piratak, deabruak eta bikingoak egin zituzten, besteak beste. Goiko argazkian ikus ditzakezue egin zuten lanaren emaitza.

∞Lotura duten albisteak: