Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 02 11 morkaiko esku irteera PirinioakMorkaiko mendizale elkarteak antolatutako irteeran parte hartu zuten lagunek elur gutxi izan zuten arren, aski izan zuten mendi eskiaz gozatzeko.

 Morkaikok urtean behin antolatzen du mendi eski irteera bat, baina urte guztiak ez dira berdinak eta aurtengoa ez da elur urtea izaten ari Pirinioetan. Joan den otsailaren 8an eta 9an egin zuten mendi irteera eta mendizaleek Pantikosako Balnearioan dagoen “Casa de Piedran” hartu zuten ostatua. Handik abiatuta egin zituzten zapatuko eta domekako mendi irteerak. Azaldu dutenez, zapatuan elur baldintza "kaskarrak" eduki zituzten, baina ez zen oztopo izan bi tontor egiteko: Tablato (2.564 metro) eta Piniecho (2.566 metro). Domekan baldintza hobeak aurkitu zituzten Pirinioetako mendietan. Eguraldia lagun zutela, Garmo Negro (3.064 metro.) mendiko tontorreraino ailegatzeaz gainera, gozatu ederra hartu zuten jaitsieran, udaberriko elur baldintza "zoragarriak" izan baitzituzten. "Hala, jaitsiera paregabe batekin eman genion amaiera aurtengo mendi eski irteerari. Urtero bezela, parte hartzaile guztiek lagun arteko giro ederra goraipatu dute", azaldu dute mendi taldetik, eta irteerako pare bat argazki bidali dituzte.

Datorren zapaturako, otsailaren 15erako, guztiz bestelako irteera antolatu du Morkaikok. Goiz partean egingo duten mendi irteeran Irungo Ola sagardotegitik irtengo dira eta Erlaitzeko barrakoiak, Ingelesaren Gaztelua, Elurretxe elurzuloa eta Arburuko Harritik pasa eta gero, Ola sagardotegira itzuliko dira, bazkaltzera.

2020 02 11 morkaiko esku irteera Pirinioak maldangora

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza