Buruarinak egiteko tailerra emango dute Kiribilen laguntzarekin

Barren.eus 2020ko urt. 29a, 14:48

Inauteriak hurbiltzen ari direla-eta, familian elkartu eta Buruarinak egiten ikasteko tailerra antolatu du Elgoibarko Izarrak.

 Kiribil barraskiloak ere hartuko du parte Buruarinak egiteko tailerrean. Elgoibako Izarrak Elgoibarko Udalarekin lankidetzan antolatu duten ikastaroa otsailaren 15ean izango da, Elgoibarko Ludotekan. 10:00etatik 13:00era jardungo dute Buruarinak egiten. Haur Hezkuntzako laugarren mailatik Lehen Hezkuntzako bigarren maila bitarteko umeei eta horien familiei zuzendutako ikastaroa da.

Otsailaren 3tik 9ra bitartean egin ahal izango da izenematea, honako inskripzio orria beteta. Elgoibarko Izarrako bazkideek 8 euro ordaindu beharko dituzte eta 10 euro gainerakoek.

2020 01 29 buruarinak tailerra elgoiba izarra 1