Jon Galdosen hitzaldia gaur eta mendiko zinemaldiko lan onenak bihar

Barren.eus 2019ko aza. 21a, 09:54

Morkaikoren mendi emanaldien zikloak aurrera jarraitzen du, eta emanaldi errazio bikoitza izango da aste honetan. Batetik, Amerikako Estatu Batuetan osatu zuen Apalatxeen Bidezidorra ibilbidearen gainean jardungo du Jon Galdosek gaur emango duen hitzaldian; eta, bestetik, Bilboko Mendi Film zinemaldiko lan onenak emango dituzte, barikuan, Herriko Antzokian.

Morkaikoren mendi emanaldi zikloko hirugarren emanaldia emango dute gaur, hilak 21Appalachian National Scenic Trail izenekoa. Jon Galdosek (Amurrio, 1955) eginiko lana da. Amerikako Estatu Batuetako parke nazional ugari eta hamalau estatu zeharkatzen dituen 3.523 kilometroko ibilbidea egin zuen Jon Galdosek bost hilabetean, 142 egunetan zehazki, eta hango bizipenak azalduko ditu. Springer Mountainen hasi zuen ibilbidea, Georgia estatuan, eta Katahdin Mountainen amaitu zuen, Maineko estatuan. Musika eskolako auditoriumean izango da saioa, 21:00ean hasita.

 • Mendi zinemagintzako film onenak Herriko Antzokian
Bilbao Mendi Film Festivaleko Alpinismoko eta Eskaladako film onenak emango dituzte bariku honetan (azaroak 22) Elgoibarko Herriko Antzokian, Morkaiko mendi taldearen mendiko emanaldien zikloaren barruan. Izan ere, Mendi Tourrak Elgoibarren egingo du geldialdia. Iazko edizioan sarituak izan ziren eta gehien nabarmendu ziren filmak erakusten dira Mendi Tourrean. Herriko Antzokian izango da  21:30ean hasita, eta sarrerak eskuragai daude, 4 euroan, Pitxintxu opari dendan, eta egunean bertan Herriko Antzokian ere salduko dituzte.

Hona emango dituzten filmak:

2019 11 20 morkaiko mendi film tour kartela elgoibar