Biharko iragarrita zegoen Udazken Festa bertan behera geratu da

Barren.eus 2019ko urr. 18a, 18:40

Azken ordukoa: Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika egitasmoak Udazken Festa zeukan antolatuta biharko, baina azken orduan bertan behera uztea erabaki dute. 

Atxutxiamaikak Udazken Festa egin asmo zuen bihar, baina Herri Eskolako jaia ere bihar egingo dutenez, Atxutxiamaikako arduradunek erabaki dute bertan behera uztea beraien ekimena. Arduradunek koordinazio faltagatik sortutako eragozpenak barkatzeko eskatu dute.