274 umek hasi dituzte Udako Txokoak Atxutxiamaikarekin

Barren.eus 2015ko eka. 25a, 09:36

Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika aisialdi taldeak antolatutako udako txokoetan 274 umek eman dute izena (243 izan ziren iaz). Uztailaren bukaerara bitartean euskaraz, eta hezkidetzan oinarrituta, hainbat kantu eta jolas egingo dituzte, eta herriko txokoak ezagutzeko aukera ere izango dute.

 Kamiseta morea jantzita, Lekueder parkean atera zuten atzo familia-erretratua Atxutxiamaikaren Udako Txokoetan parte hartzen diharduten 2 eta 8 urte bitarteko 274 umeek eta 37 hezitzaileek. Atxutxikantua ere abestu eta dantzatu zuten (goiko bideoan)

Udako Txokoez gainera, Irañetan egonaldiak eskainiko ditu aurten ere Atxutxiamaikak, bi eta hamabi urteko gazteentzat. 

 Atxutxiamaikako arduraduna den Naiara Martinen berbetan, Udako Txokoen helburua, gure txikiei kalitatezko aisialdi eskaintza euskalduna ematea da. Gainera, beste hainbat balore lantzen dira jolasen bidez: hezkidetza, ingurugiroarekiko errespetua, sormena...

Elgoibarko txoko desberdinak ezagutzeari ere garrantzia ematen dio Atxutxiamaikak. Aurrekoez gain, azken urteetan bezala, ez dira faltako egun bereziak: San Fermin Txiki Eguna, Piraten eguna… eta musikarien, erraldoien, buruhandien eta beste hainbat pertsonaiaren bisita ere izango dute txokoetan diharduten gaztetxoek.

• Udako Txokoen luzapena

Era berean, uztailean eta irailean, Udako Txokoen luzapena eskainiko du Atxutxiamaikak. Hala, uztailaren 27tik 30era egingo dute lehen luzapena eta irailaren 1etik 4ra bigarrena. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneko bazkideek 30 euro odaindu beharko dituzte, eta gainerakoek, berriz, 32 euro. Interesatuek ekainaren 29ra arte daukate izena emateko aukera. Informazio gehiago nahi izanez gero, Elgoibarko Izarrara deitu (943 741 616)

2015 06 24 atxutxi udakotxokoak hasi1

2015 06 24 atxutxi udakotxokoak hasi3