Elgoibarko Ludoteka eta Gaztelekua martxan daude irailaren hasieratik, izan ere, orain arte zerbitzuok ezagutzen ez zituzten haurrek eta nerabeek aukera izan dute bi zerbitzuak erabiltzeko.
Oraingoan, haur eta nerabeen guraso, tutore, hezitzaile eta irakasleek, eta orohar zerbitzuok ezagutu nahi dituen edozein herritarrek, izango du Gaztelekuan zein Ludoteka ezagutzeko aukera. Horretarako, urriaren 8an Ludotekako ate irekien jardunaldia egingo dute, 18:00etan eta urriaren 9an, aldiz, Gaztelekukoa, 19:00etan.
Lokalak bisitatzeaz gain, zerbitzu horietan nola lan egiten den azalduko da eta bertako hezitzaile taldeak aurkeztuko dituzte. Bukatzeko mokadu txiki bat emango diete parte hartzaileei. Halaber, Ludotekan izena eman nahi dutenentzat bertan emango da informazioa eta umeentzako ekintzak antolatu dira: ohe elastikoak, ponpa erraldoiak egiteko jardunak, aurpegia margotzeko tailerrak, etab.
![]() |
![]() |