Zabaldu dute ludoteka berria Mendaron

Barren.eus 2019ko urr. 1a, 10:43

Astelehehean zabaldu zuten Mendaron ludoteka berria, Azpilgoetan, Zelaikua Plazan. Pailazo emanaldia iragarri zuten irekiera ekitaldirako eta ume eta guraso ugari bildu ziren ikuskizunera. Ondoren, ludoteka ikusteko aukera izan zuten bertaratutakoek. Ludotekaren egoitza zaharrari zein erabilera eman aztertzen ari da Udala.

Oraintsu arte, Herriko Enparantzan izan du egoitza ludotekak, Goñati pilotalekuaren ondoko eraikineko hirugarren solairuan, eta orain, hutsik gelditu den leku horri zein erabilera eman aztertzen ari da Udala. EHBilduren udal gobernuak ariketa fisikoa egiteko makinak jarriko zituela esan zuen aurreko legegintzaldian, baina oraindik ez dago argi zer izango den. Iñaki Arregi alkateak jakinarazi du ari direla enpresa ezberdinek aurkeztutako aurrekontuak aztertzen, baina oraindik ez dutela argi zer jarri hor: "Udalaren jabetzako lokal ezberdinak aztertzen ari gara, herriko elkarte eta taldeek dituzten beharrei ahal den ondoen erantzuteko, eta espazio horrek dituen ezaugarriengatik beste aukera batzuk ere ikusten dizkiogu".

∞Lotura duten albisteak:

2019 09 28 ludoteka mendaro irekiera pailazoak 1

2019 09 28 ludoteka mendaro irekiera pailazoa kaxa