Kiribilen uda osteko lehen saioan landuko duten gaia udazkena izango da

Barren.eus 2019ko ira. 26a, 09:10

Bukatu zaizkie udako oporrak Kiribil eta bere lagunei ere, eta barikuan (irailak 27) hasiko dute ikasturte berria. Kiribil barraskiloa lagun berriekin itzuliko da, gainera, eta jolas berriak ekarriko dituzte.


Uda osteko lehen saioan landuko duten gaia udazkena izango da. Musika, dantza, eskulanak eta beste hainbat jolas egingo dituzte, euskaraz. Kiribilka egitasmoa Elgoibarko Izarrak antolatzen du, Elgoibarko Udalarekin lankidetzan, eta euskararen transmisioa sustatzea du helburu. Horretarako, gurasoen inplikazioa eskatuko dute arduradunek.

Maalako parkean batuko dira guztiak, 17:00etatik aurrera.