Iazko erabiltzaile kopuru antzerakoa izan dute Mintxetako igerilekuek

Barren.eus 2019ko ira. 16a, 14:54

Atzo, irailak 15, amaitu zen bainu denboraldia Mintxetako aire libreko igerilekuetan. Zabalik egon diren hiru hilabeteetan 43.000 erabiltzaile zenbatu dituzte, aurreko urtean baino 1.000 gehiago.

Udal Kirol Patronatuko arduradunek jakinarazi dutenez, ekainaren 15etik irailaren 15era arte 43.000 erabiltzaile pasa dira Mintxetako igerilekutik. Nabarmendu dutenez, kopuru horrek herrian dagoen aisialdiko ekipamentu garrantzitsuenetarikoa dela erakusten du.

Uztailaren 15a izan zen igerilekuan erabiltzaile gehien sartu zen eguna, 1.429 erabiltzaile hain zuzen ere, eta hilabeteei dagokionez uztaila izan da berriro ere kopuru handiena izan duen hilabetea, 20.248 erabiltzailerekin. Uztaileko 11 egunek 1.000 erabiltzaile baino gehiago izan dute.
Aurten gainera, ur jolasen parke berria estreinatu zuten igerilekuen ondoan. Ekainaren 29an zabaldu zuten ur parkea, eta 25 joko irisgarri eta interaktiboz osatuta dago.

Mintxetako igerilekuetako erabiltzaile kopuruen bilakaera, urtez urte:

  • 2019: 43.000 erabiltzaile
  • 2018: 42.000
  • 2017: 34.000 
  • 2016: 40.411 
  • 2015: 45.123
  • 2014: 34.522
  • 2013: 53.527
  • 2012: 52.000
  • 2011: 42.065
  • 2010: 48.000
  • 2009: 55.056
  • 2008: 34.342
  • 2007: 15.000
  • 2006: 29.000
  • 2005: 32.000

mintxeta igerilekua elgoibar uztaila 4 urparkea 1

2019 07 22 mintxeta igerilekua elgoibar uztaila 4 urparkea 2