Hasi da udako aisia eskaintza Elgoibarren eta Mendaron

Barren.eus 2019ko eka. 24a, 15:18

Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika egitasmoak elkarlanean antolatu dituzte aurten udalekuak, eta Mendaron, aldiz, Udalak antolatu ditu eta Atxutxiamaikak kudeatuko ditu. Ia 400 ume arituko dira Elgoibarren 46 hezitzailerekin, eta Mendaron, aldiz, 55 ume eta sei hezitzaile.

Gaur hasi dira udalekuak Elgoibarren eta Mendaron, eta uztailaren 19ra bitartean hainbat jarduera izango dituzte umeek. 2 eta 12 urteko umeentzako eskaintza prestatu dute, eta adin tarte bakoitzari bere neurrirako jarduerak antolatu dizkiete. Goiz pasak egingo dituzte, tailerrak, ur jolasak, eskulanak... Denetarik izango dute umeek, aisialdiaz gozatzeko. Elgoibarko eskaintza Atxutxiamaikak eta Udal Ludotekak (Zehar, Heziketa eta Programak elkarteak) antolatu dute elkarlanean, eta Mendarokoa, aldiz, Udalak antolatu du, baina Atxutxiamaikaren bidez kudeatuko du. 

Elgoibarko aisia eskaintza, baina, harago doa, eta nerabeentzako programazioa ere prestatu du, Gaztelekuak. 13 eta 17 urte bitartetako nerabeentzako eskaintza prestatu dute, eta besteak beste, ondorengo ekintzak egingo dituzte: scape room, egun pasak, egonaldiak, kamisetak egiteko tailerrak... Aurten ere, Tamariten (Tarragona) astebeteko egonaldia egingo dute, eta 40 bat lagunek eman dute izena. 

2019 06 24 atxutxiamaika udaldia hasiera elgoibar zarra bolatokixan

2019 06 24 udaldia atxutxiamaika mendaro hasiera elgoibarizarra

2019 06 24 aisia kirol eskaintza