Mintxetako ur parke berria ekaina erdialderako prest egongo da

Barren.eus 2019ko mai. 29a, 14:50

Hasi dituzte Mintxetako ur parkea egiteko obrak, eta ondo bidean, ekaina erdialderako prest egongo da jolasgune berria. Ur parkera sartzeko baldintzak igerilekuetara sartzeko berberak izango dira.

Ekainaren 15ean irekiko dituzte igerilekuak, eta ordurako ur parkea martxan egotea espero dute udal arduradunek. Udalak 200.00 euro inguru erabiliko ditu obra hau egiteko. Mintxetako igerilekuko atzeko partean kokatuko da, mahaiak eta parkea dauden inguruan. 250 koadroko espazioa hartuko du, eta 25 bat joko desberdinez osatuta egongo da. Ur parkera sartzeko baldintzak igerilekuetara sartzeko berberak izango dira, hau da, ez dira doakoak izango hasiera batean jakinarazi zen moduan.

∞Lotura duten albisteak: