Bideoa: Elgoibarko Mendi Itzulia

Barren.eus 2019ko mai. 13a, 16:26

Morkaikoren Eguna egin zuten joan den zapatuan, bederatzigarrengoz. Bideoan ikus daitekeen moduan, asko izan ziren Elgoibarko Itzulian parte hartu zuten mendizaleak.

Guztira 350 lagunek amaitu zuten Elgoibarko Mendi Itzuliaren ibilbidea, 38 kilometrokoa. Gaztetxoen artean mendizaletasuna sustatzeko sortu zuten Itzulitxoan ere handia izan zen partea hartzea. 332 lagunek egin zuten 12 kilometroko mendi buelta, tartean 160 ume inguruk. Ume eta gaztetxo horietako askok jaso zuten gero domina bat Finalista Eguneko domina banaketa ekitaldian, urtean zehar igotako mendiengatik. Txitxibilaldiak taldeko emakumeen laguntza izan zuten Morkaikoko kideek dominak banatzeko Kalegoen plazan egin zuten ekitaldian.

  IX. MORKAIKOREN EGUNA, ARGAZKITAN

•Morkaikoren Eguneko argazkiak eta bideoak

•Mendi Itzuliko argazkiak eta bideoak